Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kardiograma iz bihotzaren higiduren erritmoa eta intentsitatea erakusten dituen grafikoa.
Kardiogramak igortzeko ez ezik, erradiografiak bidaltzeko ere erabili nahi dituzte teknologia berriak. Berria - Harian 2005-11-11
Maniobraburua kezkatua zegoen, eta lapitz batez mezuak seinalatzen zituen bitartean, lapitzaren puntak dardar egiten zion eta paperean kardiograma baten antzeko zirrimarrak egiten zituen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 82. orr.