Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kardamomo iz belar landare bizikorra, medikuntzan eta edari bizietan erabiltzen diren haziak ematen dituena (Elettaria cardamomum).
Arabiarrek kardamomoa, iltze-kanela eta beste zenbait espezia erabiltzen omen dituzte kafeari zapore berezia emateko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.
Beraz, klima eta gainerako gorabeherak aldeko izanez gero, berton produzituko (produzitzen segituko) dira anakardoa, arabarba, babakoa, banbua, bergamota, feijoa, getozka, gonboa, guaiaba, karanbola, kardamomoa, [...] zidra eta beste hamaikatxo ere Euskal Herriko klima desberdinetan, errentagarri gertatzen diren heinean. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.