Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kardaba iz kezka, egonezina.
Burua kardabaz eta kezkaz beterik zeukan eta pentsamendu bat zebilkion errotarria bezala "ez nuen beste erremediorik etortzea baizik". Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 53. orr.
Aste honetan bertan, Maribi Ugarteburu kazetariak Info7 irratian egin kolaborazioan, Izagirrek aipatutakotik kardaba berak ere, ea ez ote den prentsan [...] gaitz bera, ea ez ote diren asko soberakoak eta betelanak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 122. orr.