Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Salbamendurako berebillak antxintxiketan hurbildu dozak bertara, eta elur karboniko edo dalakua inguruetan bota. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 136. orr.
Eskaileretan behera jaistean, denetariko usainak sumatzen ziren: lehenik, bizarra egiteko bitsarena [...]; eta azkenik, zaborrak eta gas karbonikoak sortarazia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.
Kontrazeptibo lez cocacola erabiltzen genuen, azido karbonikoa espermizida zelakoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.
Ozeanoek atmosferatik hartzen dute karbono dioxidoa, eta uretan azido karboniko bihurtzen da. Berria - Gaiak 2004-08-18
Kometen nukleoak izotz konglomeratu batez (ura, amoniakoa, anhidrido karbonikoa) eta karbonozko eta silikatozko hondar solido batzuez osatuta zeudela. Berria - Gaiak 2004-09-01
Hala molekula bat anhidrido karboniko eguratsera itzuli zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.
Alegia, [gizona] ez da ahalegindu elikatzeko, janzteko, berotzeko eta bizitza modernoaren beste hamaika beharrizanetarako ezinbesteko zaion karbonoa aireko anhidriko karbonikotik erdiesten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 304. orr.