Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kristinak zioen hiltzaile ero baten karantza nekarrela salan sartzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.
Hor atzemanen nituen noski, beren hobietatik jaikitako hil bizidunak, oro koipe eta lizun, biharamunean itzultzeko prest mostradorearen karantza patetikoa areagotzera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.
Erretato ateratzaile baten aurrean ipinten denak, senez edo, bat-batean itxura arrotz batera eramaten du bere karantza, perfekzioz apaindu eta osatu nahiz bezala. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.
Eta hain da hori horrela, non gose-egarririk eza heriotzaren karantza berbera edukitzeraino etorri baitzaigu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 270. orr.
Han, kapera hura bertzerik ez baitzegoen, san Inazioren izenean eraikia, bere bakarrean ermita baten karantza zuena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 621. orr.