Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aise egin nituen lehen bi karanbolak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 12. orr.
Eibartarrek ez dute hain erraza izango, karanbolen zain baitaude. Berria - Kirola 2004-05-15
Bizitzan behar baino gutxiagotan izaten diren karanbola horietako bat eskura etorri zitzaion, gaueko txandarako zaintzaile bat behar zutela jakin, aurkeztu eta aukeratu zutenean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 189. orr.
Mugicaren ondotik hori du meneratu urruñar gazteak, ainitz talendu erakutsiz joko hortako 9 sake, eta parrasta bat airetik pausatu aintzinean, eta bi-murru karanbola deubru batzu ere zaharreri ikasiak Zerbait baitziren haatik bankarraren bost izkin-motz, lau karanbol, hiru lehertu, hiru gainezko eta 13 boteak, beste hiru sake falta eginik ere, ez hutsez baina laburregi berexiz. Herria 2003-04-03