Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oiloak karakaz entzuten ditugu, komandantearen bulegoa landetxe batean baitago jarria. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 20. orr.
Eta karaka egiten hasi zen aldi berean, baina ez zen arrautzarik azaldu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 63. orr.
Oiloen karaka ozenena / errun arrautzak antzu badira. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 34. orr.
Bere hiru alabek [...] aski zuten noizean behin amari oihartzun egitea, nola txitoak oiloaren karakari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 113. orr.
Poporroka ari da galeperra, karakaz dabil uroiloa belar artean, txioka burugorriak batera eta bestera hegaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.
Hegalak astinduz, aurrea hartu zion loroak Léari, eta karaka hasi: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.
Ez naiz urrun izan behar, igelen karaka aditzen baitut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.
Lodiak bere ahots mehe zoliarekin karaka egiten zuen eta indarrik gabe erortzen zen aulkitik lurrera. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 163. orr.
-Azalera, azkenik, zabalera eta luzera baino ez duena da -karaka egin zuen Nofuturek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.