Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
karabela iz hiru mastako itsasontzi arina, bizkar bakarra zuena.
Portugaleko karabela batean Esperantza Oneko lurmuturra inguratu zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 37. orr.
1607an, Britainiar inperioko hiru karabela kolonizatu gabeko Amerikara iritsiko dira. Berria - Kultura 2006-02-12
Zurezko karabela eta galeoiek -haizearen kontra ibiltzeko prestatuek, Mendebaldeko Europa modernoko marinel aitzindariak ozeano guztien nagusi izateko gaitu zituztenek- mekanikoki bultzaturiko burdinazko ontzi erraldoi samarrei utzi zieten lekua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.
Latindar aparailuko Indiar ozeanoko "karabela", haren aitzindaria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.