Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kaputxadun 1 izond/iz kaputxa jantzia duena.

Eliza atarrira heltzean ikusi zituzten hamar gizon kaputxadun pistolak gora, airera tiroka.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 63. orr.

Lau ertzain kaputxadunek sartu zuten tanatoriora.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Eta semearekin bat eginaz Ernest Lluchen begi apal izutuak ikusi genituen bere euskal hiltzaile kaputxadunaren begiei begira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 39. orr.

Han, denak kaputxadunak izanik, ez zegoen inor ezagutzerik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 29. orr.

Halako batean auskalo nondik ateratako lau edo bost kaputxadun ETTaren eraskusleihoaren parean jarri, eta pinturaz beteriko globo bana jaurti zuten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 20. orr.

Kaputxadunen eta ertzainen artean liskarrak izan ziren atzo iluntzean Bulebarrean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Martxa bukatzean istiluak izan ziren ertzainen eta kaputxadun talde baten artean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Kaputxadun gazte talde bat mehatxuka eta irainka sartu zen tabernan, eta jendeak aurka egin zien.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Nehor ez zegoen, ez kaxketadunik, ez kaputxadunik, ez kasko laserdunik, ez adiskiderik eta ez etsairik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 160. orr.

Ibilgailu ilunez zarratutako kaleak goizaldean, farolen argi gorrikara, kaputxadun guardia zibilak harat-honat.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 97. orr.

2 txanoa duena.

Ez dute erabiltzen larruzko jantzirik, ez lihozko ehunik, ilezko tunika kaputxadunak bakarrik baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaputxadun talde (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus