Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kapusai (orobat kapusail g.er.) 1 iz euritik babesteko soingaineko txanoduna.

Cumhail, Fionn eta Mael zaldien urratsean zihoazen, kapusaiak buru gainean jarrita zirimiri atergabetik babesteko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 19. orr.

Ellenek kapusai bustia eseki zuen ate atzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 290. orr.

Suhiltzaileen kamioi bat orroka igaro zen handik; haren atzetik, mahuka-bagoi bat, kapusaiak janzten ari ziren aurpegi izerditsuko gizonez betea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 367. orr.

Ez dute janzten kaparik, ez jantzi-gainekorik, ez kapusairik, ez beste inolako jantzirik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1152. orr.

Haurren batzuk besterik ez ziren ageri itsasertzean, eta bikote bat edo bi, presaka, baloiak bezala puztuak kapusaiak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Jimmyk traskoak kendu eta kapusaiko poltsikoetan sartu zituen. Bi udaltzain, gaueko uniformea jantzita artean, kapusaia soinean eta kepia buruan, espaloian atzera eta aurrera zebiltzan besoz beso.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 125. orr.

Gero, egurra garraiatzeko erabiltzen zuen zaku zahar baten joskerak baliatuz egindako kapusai gisakoa burutik behera jantzi, eta kalera irten zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.

· Martak txandalaren kapusaiaz estali zuen burua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.

2 txanoa. ik kaputxa.

Dotzena bat gazte kapusailak buruan.  Herria   2003-10-02

Borreroak buruko kapusaia jarri zion, zuria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 169. orr.

· Sartuko zuen Perpignan-Txikik bere burua makinak zeukan oihalezko kapusai beltz handi batean, eta "va" esanda tiro antzeko hotsarekin aterako zuen erretratua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus