Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kaptatu, kapta, kaptatzen 1 du ad uhinez mintzatuz, hartu.
Sarekada hurbilaren iragarpena poliziaren frekuentzian kaptatu zuela azalduz, Txokok Boz abisatu zuen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 40. orr.
2 erakunde edo talde batera bildu, erakarri.
Iñaki Arinek kaptatu omen ninduen maiatzean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 57. orr.
Beharbada EAJtik norbaitek eskatu zion kaptatzeko diru asko zeukalako. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 108. orr.