Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lau guardia zibil agertu ziren ia berehala bunker sarreratik kapote berdea, txarolezko buruko beltza eta besapean fusil bana zekartela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 75. orr.
Euri tantak ikusi ditu Joxek goardiaren kapotean eta mosketoiari soinaren kontra eusten dion eskuan. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 121. orr.
Eisenhover-i igorri behar zen letra han egon zen, eta makina ere bai... geroago, aita Riquet-engandik jakin behar nuen frantses kapitainak bere kapotea janzi ziola, eta hola pasatu zutela kanpalekuko atea. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 143. orr.
Sorbalda batetik zintzilik [...] osabaren kapotea dauka: manta zikin gorri bat. «Bizia lo», 2003 - 94. orr.
Negu bizian batez ere, euriagatik edo kazkabarragatik kapote baten azpian joan beharra geneukanean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.
Kazadora beltza sorbalda batean jarria darama, toreroek kapotea bezala. «Bizia lo», 2003 - 60. orr.