Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kapota 1 iz auto irekien sabai toleskorra.
Hantxe zegoen Jean Claude, deskapotablearen kapota estalian apoiatuta, lerden, garai, dotore. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 54. orr.
Kapota leunak eta lohi-babes leunak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 99. orr.
2 (haur kotxeetan)
Itoko ote zaizun beldurrez bainatu ondoren, jarri duzu apain-apain zure panpina; zu janzten hasterako, ordea, jan berri duena bota egin du, eta kakaztu ditu bere jantziak, kapotan jarri berria zenuen maindirea eta burkoa. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 36. orr.