Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kapitulazio iz errenditzea zehazten duen hitzarmena.
1940ko ekainean kapitulazioa sinatu eta Alemaniarekin hitzarmena adostu zuen Frantziako gobernu kolaborazionistak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 69. orr.
Italiaren kapitulazioaren albiste atsegina iritsi da erredakzio honetara. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.
Euskaldunen kapitulazioa baino lehenago ere itun eta tratatu askotan hitza jan zuen Italia faxistak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 35. orr.
Kapitulazioaren baldintzak jakinarazi zizkioten Dupuyri. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 33. orr.
Bi ildoren artean hautatzea da kontua: kontzesio eta kapitulazioan oinarritua edo gure eskubide nazional ukaezinen defentsa jarraian oinarritua. Berria - Mundua 2004-12-26