Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kapitaingo 1 iz kapitainaren maila.
-...kapitaingoaz jabe daitekeen zaldun edo aitonen semerik izendatzen ez dudan artean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.
Bertze agiri batek Garrüzeko kapitaingoan sendotu zuen "Mailuko kapare edo zalduna", anarterainoko tituluari -"kapitainorde"- buztan lotsagarria kenduz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.
2 Kapitaingo Nagusi1 Kapitain Nagusiaren maila.
Zeu nintzen, Lilio, erbesteratu tristea anaiarik mazalena tronuaren eta aldarearen aurka jagia esperantzaren aingeru Burgosko Kapitaingo Nagusia ikaratzeko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 82. orr.
3 Kapitaingo Nagusi2 Kapitain Nagusiaren egoitza.
Burgosko Kapitaingo Nagusiaren azpiko parkinean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.