Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kapera 1 iz egoitza edo etxe batean kokaturiko eliza txiki eta aldare-bakarra.

Oñatiko Unibertsitateko kaperako erretaula zaharberritua aurkeztu zuten atzo.  Berria - Kultura   2004-12-03

Kontatua dut lehenago Sarasolatarrek kapera partikular bat zutela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 85. orr.

Elgarren arteko solasek hartzen ziguten denbora, bai eta kanpalekuko kaperak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 34. orr.

Kapera protestante batean egin genuen saioa.  Berria - Kultura   2004-05-18

2 eliza bateko zati berezia, bigarren mailako aldarea duena.

Estigma Sakratuen fraideek abside aldameneko kapera batean hobiratu zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 43. orr.

La Trinidad de Cuevas ermitako kapera hor dut jadanik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 71. orr.

Kapera Sixtinoa, Michelangelo Buonarrotirena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.

Sixtotar Kaperako kantariei.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Erakuts iezazkidazue aurrenik kapera, kapitulu-aretoa, klaustroa, jantokia, sukaldea, logela eta ukuilua, eserleku ederrak, mahai bikainak eta bizileku zabalak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 934. orr.

3 aldare bakarreko elizatxoa. ik ermita.

Oilandoiko Kapera, ez dakit ezagutzen duzun...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 33. orr.

Bide horren bazterrean zagon Salbatoreko kapera, oraino ere beilatoki dena.  Herria   2005-09-08

Donazaharreko Ospitalia kapera.  Herria   2004-07-15

Garesko zubi ospetsuaren erdi-erdian, garai batean, kapera bat zegoen, eta barruan Ama Birjinaren irudi bat gurtzen zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 175. orr.

Eraiki zazu hemen kapera bat.  Herria   2005-09-22

Bide bazterreko kapera batean erre genuen harrapakina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Ustezko kapera beraz, Ortegako Santutegia dut!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Kaperako ezkilek mezatarako deitu arte.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 72. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Meza kapera betea zela.  Herria   2002-08-08

5 erlijiozko musikako abestaldea.

Peñaflorida kaperako abeslariek bi lan izango dituzte gaurko emanaldian, bakarlarien lana egiteaz gain koruarena egingo baitute.  Berria - Kultura   2004-08-26

Horrez gain, Easo Kapera Gregorianistak Andres Sostoaren lanak abestuko ditu.  Berria - Kultura   2006-05-07

Josep Cabrek zuzendu du Kapera.  Berria - Kultura   2006-01-11

6 hil kapera (orobat hilkapera g.er.) hildakoa, hiletak egin aurretik, jartzen den lekua.

Oiartzungo kultur etxean hil-kapera jarri zuten atzo, eta hileta elizkizunak gaur egingo dituzte. San Giacomo elizako gela batean atondu zuten hil kapera.  Berria - Harian   2005-12-06

Aurretik Solagurenen hil kapera ikustera joana zen Otegi.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Hamaika herritarrek bisitatu zuten Altunaren hilkapera.  Berria - Kultura   2006-01-22

14:30ean itxiko dute hil kapera.  Berria - Kirola   2004-02-18

Milaka lagun igaro dira San Petri basilikan jarritako hil kaperatik.  Berria - Harian   2005-04-05

Hilkaperatik basilikarako bidean.  Berria - Kultura   2006-01-22

Lehen egunean milioi bat lagun izan dira Vatikanoko hil-kaperan.  Berria - Harian   2005-04-06

Gurdien atzealde irekiek hil kaperak ziruditen, non taxuz ebakitako okela puska biluzien distira kartsuak begien bistara baitzetozen tabernakuluaren sakonuneetatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

7 kapera maisu eliza bateko abeslari eta musika-jotzaileen burua.

Nire aita kapera maisua zen hango katedralean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.

Egilea jesuiten elizako kapera maisu izan zen, Eglise de l'opera esaten zitzaion hartakoa.  Berria - Kultura   2004-08-28

Eta San Marco basilika [...] bi edo hiru koru desberdinek jo zezaten aproposa, kapera maisu ororen amets bihurtua zen, ez baitzen garaiko musika aurrerapen formalak saiatzeko hoberik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

8 musika kapera eliza bateko abeslari eta musika-jotzaileen taldea.

Euskal Herriko musika erakunderik zaharrenak, Iruñeko katedralaren musika kaperak, 800 urte beteko ditu aurten.  Berria - Kultura   2006-02-11

Aurelio Sagaseta Musika Kaperako egungo zuzendariak.  Berria - Kultura   2006-02-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus