Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon kapeladunak zerbait seinalatzen zion hatz erakusleaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 209. orr.
Artizar kalean bizi da kapeladun emakumea. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 138. orr.
Neguriko etxeetan, garai batean, ez zen neskamerik falta, ezta inuderik, etxeko morroirik, lorezainik edo txofer kapeladunik ere. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
Bi multzo ikusten nituen; bata beroki eta kapeladun juduek osatua, eta espaloietan, jendetza, arropa alaiz jantzita. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 17. orr.
Halako batean, hilen mendien gainean, itzal izugarria agertu zen: zaldizkoa, garaia, kapeladuna, eta kapa beltzean bildua. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.
Kapeladunarekin zegoena bizkarra emanda zegoen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 209. orr.
gizon kapeladuna (3)