Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kaparetasun iz kapare denaren maila edo egoera.
Kaparetasunak bere ditu etxea eta lurra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.
Kaparetasuna franko, meza franko, jota franko, baina jatena beti eskas. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 161. orr.
Baskoen kaparetasun unibertsalaz jardun ote zuten nago ni. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 243. orr.
Zenbaitetan gogotik oparituko lituzke bere kaparetasuna eta bere zaintzapeko gazteluko harri guzti-guztiak, San Nikolasen burgoko karriketako usainak berriz ere aditzearen alde. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 41. orr.