Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kapare 1 iz nahiz aitoren semea ez zen, bere ondasunetatik, eta ez bere lanetik, bizi zena, bilau ez zena.

Ordurako bilduta zeuden errege-erreginak, hainbat aitorenseme eta alaba, kapare, zaldun eta elizgizon.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.

Ordurako bilduta zeuden errege-erreginak, hainbat aitorenseme eta alaba, kapare, zaldun eta elizgizon.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.

Jatorriak identifikatzen zuen kaparea; ondasunak, ordea, zalduna.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 116. orr.

Inguruko herri eta bordetako jendeek -kapare nahiz laborari- [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.

-Zurezko eskalapoiak egiten dizkiot laborariari eta larruzko botak kapareari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.

Herria lurrari lotutako esklaboek eta, esklaboon jaunak direlako, eliztar edo kapare deritzen beste esklabo batzuek osatzen dute.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 85. orr.

Arlote batek, lapur batek, sartu behar ziria, zeini eta kapare bati, oinetxe baten oinordeko aberatsari!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

Kapare batek bilau bati erronka egiten zionean, oinez aurkeztu behar zuen, ezkutua eta makila hartuta.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 217. orr.

Ez zen inon gazteluzainik ikusi gutienez kapare ez zenik, non ez zen odol garbiko norbaiten ordezkari edo bigarren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

Kapare argiari, bere ustez gaztelua zen benta hartan gertatu zitzaiona.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.

Zergatik nintzen Joanes Mailu kapare ezdeusa, eta ez Amadis, Lehoiaren Zalduna?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 257. orr.

Espainia, funtsean, Indietarik eta Ameriketarik kolperik jo gabe elikatu den kapareen herria da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Kapare familiako naiz -erantzun zidan haserre samar-.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 9. orr.

Hurrengo asteetan, bide berari segitu zioten Biarnoko eta Nafarroako hainbat jaunek eta infantzoi eta kapare andanak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.

3 (izenondo gisa) irud/hed

Aldamenean dorre gisako etxe kapare bat dago, harri ilun beltzairez eraikia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus