Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kapar2 iz Capparis spinosa zuhaixkaren lorearen begia.
Cadinek jaki gazituak arras gogoko zituen, miraz gelditzen zen sardinzar ketuei, antxoei, kaparrei begira, edo pepino eta oliba upelen aurrean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.
Vesubioren tamainako steak tartarea jan nuen, alboko zizka-mizka ugariz: kaparrak, tipulak, belarrak, piperrak... ummm, ze goxoa. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.