Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Akainak, kapastak, kaparrak, lakastak... izen guztiok entzuten ditut baserrietan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 149. orr.
Eusko Jaurlaritzako kapar parasito bat gehiago. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 72. orr.
Badut susmoa hain juxtu ere hala jokatu nuela gure anaiaren neska lagunekin: kapar, lekedazu eta gogaikarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Aitortu behar da pena dela ilargiari zaunka edo kaparrek hilduraturiko belarriari hazka egiten dion zakurraren grazia falta izatea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 39. orr.
Lahar bat ere tatarrazka zeraman arropetan kaparra bezala itsatsita, handik kentzeko ahaleginik egiteke. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.
Jesarleku hura, emakume eta paraje hura, arratsalde hura azken finean, kaparra bezala itsatsi zitzaidan memorian. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.
Ez ote da izango irakurritako oro geratzen dela, kaparra bailitzan, memorian itsatsirik? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 45. orr.
Gorroto ditu horrelako tipo kaparrak, zakilarekin baino pentsatzen ez dakitenak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 10. orr.
Kopeta zeukan gogor samarra, eta gure etikako irakaslea bezain kaparra ematen zuen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 215. orr.
· Hodei kaparrak pasatzen ziren isilik zerutik, lurra ia ukituz bezala oinez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.