Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esmeralda-koloreko kapa berdea zeraman. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.
Bufanda gorri handi bat zeraman samaren jiran, mutur bat konkorretik zintzilik zuena, kapa veneziar baten hegalaren gisan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.
Burutik oinetarainoko kapa luzea soinean zeraman gizon bat hurbildu zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 9. orr.
Bere kapa beltzean bildua zihoan, Zaldi zuri ikusgarria zeraman izter artean eta larruzko kapa beltza bizkar gainean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.
Zilar-koloreko kapa bere soinekopean kontuz tolestuta zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 264. orr.
Ehizako kapa, azpiko galtza luzeak, errepikaziozko eskopeta. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.
Feltrozko kapa bana zeramaten, kolore bizikoa, sorbaldetan bildurik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.
Hiriko sarrerako zubi gotortutik beheiti jaurti nuen Akademiako kapa iluna Ihuriko ur uherretara. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 189. orr.
-Nire kapa jantz dezakezu, Frodo jauna -esan zuen Samek. Kapa kentzea pentsatzen ari zenean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 227. orr.
Kapan bildu eta hiritik kanpora abiatu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 180. orr.
Harryk kapa erantzi zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.
Zaldizkoa kapa beltz batek estaltzen zuen zeharo. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 204. orr.
Esku hil eta itsaskor bat atera zuen kapa azpitik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.
Kapen tolesdura lizunduen artetik, ikusi zituzten gelara sartzen ari ziren irakasleak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 245. orr.
Eskuak oinetarainoko kaparen poltsikoetan sarturik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.
Fudgeren hatzek irrist egin zuten bere kaparen zilarrezko lokailuetan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.
Halaxe bizi zen Txori, buru gogoetatsua kaparen hegaletan bildurik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.
Besoak zabaldu eta bere kapaz estali zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 504. orr.
Bainan Sarkozy torero hoberenetarik da baitaki nola joka bere trapu gorriarekin, izan dadien kapa edo muleta. Herria 2004-07-22
Pentsatu nuen gizakia edonora eta edozer egitera irits daitekeela: bere neurriko kapa josten du beti eta zulo beltzenean ere gauza da bizitza ez doakiola hain gaizki sinesteko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 203. orr.
Ortzi kapa ilunean, izar-lokak jauzika. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 122. orr.
Don Felix izeneko apaiz gaztetxo bat zuen aitorlea, itxuraz gizon lasaia eta gozoa, baina otzantasun ebanjelikozko kapa baten azpian aginte-desira lausoak ezkutatzen zituena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.
Laugarren edo bosgarren ezetzaren ukaldia itxurarik galtzeke muturrean harturik, arratsalde batean etxera itzultzen ari nintzen bizikletaz, arrangura eta mingostasunezko kapa ia ukitzeko moduko bat soinean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.
Galtzerdiak eta kapa-barrenak blai eginik eta izoztuta zituztela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 177. orr.
· Artean han zuen aitarengandik heredaturiko ikusezintasun-kapa... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.
Ehun-geruza bat da urdail-mukosa, fluidozko kapa labain batek estalia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.
Harria sortzen ari zenean gainean pilatutako kapen eraginez. Berria - Gaiak 2004-03-03
Lur azaleko kapa ongarritua formatzen urte asko, mendeak behar dira. itsasoak, doi bat asaldatua, olio kapa zabal baten dirdira opako eta astuna zeukan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 285. orr.
Ikurriñak ere ez gutxi, eta errepidea pintura kapa baten azpian. Berria - Kirola 2004-07-17
Egizu kontu, gorpu bat ahoz gora gatz kaparen erdian azaltzen ari ontziaren bodegan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 276. orr.
Baina mapetan izotz kapa bat erakusten da, ez kontinentea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.
Pentsatu zuen gainean zuen elur-kapa manta epel bat zela, eta mantarekin burua estaltzen saiatu zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 286. orr.
Esaten zuen oihal zurizko kapa-motzez jantzi beharra zegoela. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.
aitaren kapa (4); ikusezintasun kapa (38); izotz kapa (4); kapa beltz (8); kapa beltza (5); kapa elfotarra (6); kapa erantzi (5); kapa gorri (5); kapa grisa (5); kapa hartu (9); kapa iluna (5); kapa kendu (8); kapa luze (3); kapa luzea (3); kapa marroi (5); koloreko kapa (3); larruzko kapa (3); marradun kapa (3)
kapan bildu (3)
ikusezintasun kaparen (5); ikusezintasun kaparen azpian (4); kaparen azpian (9); kaparen azpitik (8); kaparen bila (3)
ikusezintasun kapaz (4); kapaz estali (5)