Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kaos 1 iz mundua sortu aurreko ezereza edo nahasmena; erabateko nahasmena edo antolaketarik eza.

Hainbat Tradizio poetiko eta erlijiosoren arabera, mundu ordenatua sortu baino lehen, unibertsoa edo kosmosa eratu aurretik, nahaste izugarri bat zegoen, eta nahaste horri, betiereko elementuez osatuari, kaos deitzen zitzaion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 205. orr.

Hiri batean gasolinaz hornitutako ibilgailuak ezinean eta lehian, bidea egin ezinik, dabiltzanean sortzen den kaosaren berririk ez zuten greziarrek, baina garbi dago kaos hark ekarri duela beste hau... argi zirrikitu bat zabaltzen dute kaos, zalantza eta iluntasunaren infernuan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 206. orr.

Artistak kaosa duela, gutxienez, begien bistan, artistak kaos horren anabasan sartu behar dituela atzaparrak bertan lan egiteko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.

Egoeren eta gertakizunen hari logikoari segitu beharrean, buru-hankarik gabeko kaos batek gidatzen omen du nire diskurtsoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.

Erlatibismoaren anabasan gaude: nola etorri gara kaos honetara?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 146. orr.

2 (izenondoekin)

Kaos hutsa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 188. orr.

Zinezko kaos sozial batean ginen.  Berria - Kultura   2004-12-29

Kaos izugarria zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Kaos kontrolatu baten sentipena izan zen aurreneko hura.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 120. orr.

Izugarri desantolaturik bizi zen, eta amorraturik ere bai batzuetan; kaos bridagabea zen nagusi haren munduan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

Maitasuna lanbide zuen emakumearekin igaroko zuen gaua ere, eta zentzugabea iruditzen zitzaion, guztiz nahasia, kaos txiki, eragabe eta lohi samar baten antzekoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.

Kaos moralaren eta biolentziaren erruduntzat jotzen da erlatibismoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 53. orr.

Mustro bat ari da pixkana jaiotzen, kaos lizunaren bihotzetik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 180. orr.

C.G. Jung gai zen adierazteko leize subkontzientea [...] ez zela kaos bereizgabe bat, unibertso egituratu bat baizik, non jarduera psikikoaren geruza baten azpian beste bat bereiz zitekeen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kaotiko.

Justizia ministro Nahed Arreies eta Plangintza ministro Nabil Kasisek dimisioa eman zuten atzo, «kaos egoera» dela eta.  Berria - Mundua   2004-08-08

Gazan azken garaiotan bizi den kaos egoeraren aurka.  Berria - Mundua   2006-01-03

Dantzaren erdialdean kaos une bat nagusitzen da gorri kolorearen pean.  Berria - Kultura   2004-09-12

2000ko kaos eta iruzur salaketen ondoren indarrean jarritako erreformari jarraiki.  Berria - Mundua   2004-10-28

Zientziaren historiako izen handiak, azaleko kaos-itxuran zehar, azpian zegoen ordena ikusi zutenenak izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

Poesiari eskainia zegoen kaos-bazterrik ugariena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 228. orr.

Begi aurrean daukan kaos-hondamendia.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaos egoera (3); ustezko kaos (3)

kaosa eragin (3); kaosa izan (3)

kaosaren erdian (3)

kaoseko agentearen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus