Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kañero izond adkor kaña handikoa.
Eskaparatean, Cheren biografia sendoa, euskerazko nobela batzuk, disko kañero zenbait eta kamisetak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.
Txapli kañero hutsa zen musika kontuetan, baina Laboa Laboa zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 47. orr.
Izan ere, lehengo soinu ka[ñ]eroaren ordez doinu gozoago bat hautatzen baitzuen Hankapalok. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 100. orr.