Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kanula iz barrunbe edo hodi batean txerta daitekeen hodi txikia.
Medikuek kanula ipini zioten ahoan, arnasa har zezan, eta horri esker egin zuen aurrera. Berria - Kirola 2004-05-14
Gomazko kanula txiki bat -lapitz bat baino meheagoa- sartzen da umetokian eta osatzen hasi diren lehenengo zelulak xurgatzen dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 112. orr.
Trokarra atera eta kanula han uztean, ura, berdekara, serositatez betea, azpil batetik barrinoi batera bezala zerion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.