Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kantsatu, kantsa, kantzatzen (orobat kantsau) da ad nekatu.
Asko ibilitakoa naiz, eta kantsatutakoan gauza bat uzten den bezala, horrelaxe utzi diogu guk. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.
"Kantsau ez zara egiten, Rufino?" -itaundu neutsan pasadako batean eta bai arin erantzun be: "kantsateko bildur danak ez dau etxetik urten behar". Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 37. orr.
Dana ondo juen dok; hemen gazak bixok; kantsaute, baiña, bestela, primeran... Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 248. orr.
-"Ezer bere ez eta horren arin etxera?" -"kantsata nengoan". Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 12. orr.