Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Rutland Square kantoira heldu zenean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 82. orr.
Canal Street-eko kantoian gelditu zen, horiz margotuta zegoen drogeria baten aurrean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
Ely Placeko kantoira helduak ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 88. orr.
Kaleko atera heldu eta, handik, kantoi aldera egin zuen, ezkutuka, espaloiaren barruko aldetik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 128. orr.
Zazpigarren Etorbideko kantoian taxi bat aurkitu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.
Laurogeita Hamaseigarren Kalearen kantoian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.
Bosgarren Etorbidearen eta Carroll Street kalearen arteko kantoian dagoen erretegian. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.
Bankua kantoi batean dago, eta alde banatan kristal bat dauka. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 100. orr.
Harresietan berrehun metroko zuloa eginarazi zuen, Efraimen atetik kantoiko ateraino. Elizen arteko biblia 2 Erg 14,13
Tramankuluak eginarazi zituen Jerusalemen, dorre eta kantoietan ezarriz, gezi eta harri handiak jaurtikitzeko. Elizen arteko biblia 2 Kro 26,15
Indiar bat kantoiko supermerkatua irekitzen ikusi nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 172. orr.
Kantoiko kale-argiaren azpian gelditu ziren. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.
Gure kaleko etxe-ilaren kantoira iritsi nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 125. orr.
Zubiaren puntako kantoian, gizon lodikot bat ikusi nuen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.
· Han baitzeukaten, Misericordia kalearekin kantoi eginez, izebagandik jasotako okindegia. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.
Abenidarekin egiten duen kantoian ia, letoizko plaka ikusi zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.
Kantoiari buelta eman zion. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 208. orr.
Edozein kantoitan biratu eta berarekin aurrez aurre topo egiteko beldurra. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 360. orr.
Lau kantoiko txanpon bat bilatu izan bagenu baino pozago. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 206. orr.
Historian zehar, euskaldunek bere izena barreiatu dute munduko kantoi guztietan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 192. orr.
Europako kantoin guzietarik eta berdin Amerikatik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 114. orr.
Zeremoniara Eskual Herriko sei kantoietarik jende saldo handia bildu zen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 98. orr.
Oihartzunak basoaren lau kantoietara zabaldu du eztanda ikaragarria. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 139. orr.
Gelako kantoi batean zegoela bere artzain-zakutoa. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 91. orr.
Armiarma-sareak zokoetan, leiho-kantoietan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 59. orr.
Orgaren lau kantoietatik lau euskarri ateratzen ziren, orgari itsatsirik. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,34
Zurez eginak zirelakotz etxeak gehienik, teilatuak segurik oholez, lau kantonetako zur ttipi batzuz, teila gisa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 83. orr.
Plataformetako lau kantoiak eta inguruko zintarri guztia. Elizen arteko biblia Ez 43,20
Oholtzako lau kantoietan, arkabuzero bana, zuri-urdinez jantzirik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 364. orr.
Harriak behealdeko kantoi batean dituen bi heldulekuetan hatzak sartu, izterretara goratu, [...]. herria¬
Kanpotik sartzen zen haize arinak hilkutxaren gaineko ikurrinaren kantoiak altxatzen zituela, samurkiro. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 63. orr.
Akordatu ahala memoriaren kantoiak gogor erasaten dituzte kuneteroen kontuek. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 21. orr.
Anitz kardinale beren karrozekin beha zeuden etxe-kantoietan, gizon handi eta sainduaren itxura ikusteko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.
Eta plaza-kantoi batetik desagertu zen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 46. orr.
Platera mahai kantoian pausatua zeukan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.
Lo-gelako ohe kantoiko mahaitxoan Man-en marrazkiak metatzen zihoazkion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.
Kaperako sukaldeko sabai-kantoiko habe zabalaren gainean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 629. orr.
Zeru kantoian, ni bezala gauaren aztaparretarik salbatua, ilargia zegoen zohargi, Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 144. orr.
Kantoi estuak eta zazpi kale. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 138. orr.
Kantoi estu eta lokaztu bateko bebarru batean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 138. orr.
Haren poltsa zaharrak sakabanatuta zeuden kantoiko espaloian. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 34. orr.
Neskatila talde batek kantoia zeharkatu du. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 171. orr.
Eta horien gisako kale, plaza, kantoi eta estratak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 220. orr.
Bi ertzain ikusi nituen elizatik hurbil, kale-kantoi batean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 173. orr.
Hurrengo kale-kantoian ezkerrera hartu eta bizi zen kalean sartuko zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.
Eskaileran estropezu egin eta kale kantoian desagertu da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 229. orr.
Suhiltzaileen kamioi bat kale-kantoira iritsi eta orroka desbideratu zen, gorri eta dirdaitsu, kea zeriola. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.
Kale-kantoira iritsirik, okina ikusten dut, hiru otar, ogiz lepo beterik, furgonetatik ateratzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.
Artean eguerdia izanagatik, puta dezente zegoen atari eta kale-kantoietan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 207. orr.
Berokia jantzi eta kale kantoiko drogeriara joan zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 146. orr.
Bostongo kaia seinalatzen zuten kale-kantoiko geziek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Etxegileek bazterturiko harria kantoi-harri bihurtu da. Elizen arteko biblia 1 P 2,7
kale kantoi (30); kale kantoi batean (11)
kale kantoia (3); kantoia pasatu (3)
kale kantoian (46); kale kantoian desagertu (5); kalearen kantoian (7); kaleko kantoian (3); kantoian gelditu (5); kantoian taxi bat (3); karrikaren kantoian (4); mahai kantoian (4); ohe kantoian (3)
kale kantoietako (3)
kale kantoietan (10)
kale kantoiko (26); kantoiko ateraino (4)
kale kantoira (9); kantoira heldu (3); kantoira iritsi (4)
kale kantoitik (21); kale kantoitik agertu (3)