Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kantitu, kanti, kantitzen da ad ipar higitu.
Joantto ez zen kantitu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 64. orr.
Urteak ba omen ziren Louise ez zela Baionatik kantitu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 230. orr.
Bainan Arbelbide ez zen bere hartarik kantitu eta azkenean, Londaitzbehere erretoraren sustenguari esker baia etorri zen Baionatik. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 45. orr.
Sintomatikoa irudi zaigu nola ipar euskal herriko diskurtso politikoa ez den hiru hamarkada hauetan den-mendrenik ere kantitu. Berria - Kultura 2004-03-02