Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kantitate (orobat kantidade g.er.) 1 iz zenbatekoa, kopurua. ik kopuru 4.

Filmaren emultsioak ez baitu xurgatzen hara iristen den argiaren kantitate txiki bat baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Substantzia horietariko asko toxikoak baitira kantitate txikietan ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Oso kantitate txikian bada ere, giza organismoak eta gainerako ornodunenak iodoa behar-beharrezko dutela.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Prestige untziaren hondoratzeak eragindako marea beltza kantitate handian heldu da Donibane Lohizune, Ziburu, Zokoa edo Getariako ondartzetara.  Herria   2003-02-13

Whisky botila bat hautatu, eta jelarik gabeko baso zabal batean kantitate oparo bat isuri du.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 177. orr.

Azkenean, egin nuen tratua, prezio onean, kantitate itxuroso bat erostekotan; hala, Adelak bazukeen denboraldi baterako droga.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 209. orr.

2 (matematiketan)

Zenbakiaren estatutua irauliz, kantitate bihurtu zen 0, besteak bezalako kantitatea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Kantitate negatiboetan zegoen, hara, auziaren muina.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.

Al Karaji, kantitate irrazionalak zenbakitzat hartu zituen lehena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

Viètek, berriz, nonahi sartu zituen letrak, bai kantitate ezezagunak eta bai kantitate ezagunak irudikatzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 302. orr.

Eragiketa bihurtu zen deribazioa, mota berri bateko eragiketa, zenbakiekin ez, baizik kurbei lotutatuko kantitate aldakorrekin aritzen zena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Eragiketa bitxia, gero, kantitate finitu batzuen kopuru finitu bat ez, baizik eta elementu ezin txikiagoen "kopuru infinitu" bat gehitzen duen gehikuntza hori!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

3 (hizkuntzalaritzan) bolakez minzatuz, luze-laburra.

Hizkuntza bateko bokalen artean modu bakarreko indar aurkakotasuna erabil daiteke: kantitate aldeak esanahia bereizteko funtzioa badu, ez du funtzio hori izango bokal azentudun eta azentu gabeen arteko desberdintasunak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.

Bi kontsonantez hasten den edozein silabak ere kantitate luzea izango du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 90. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehenengo zenbakia, hori bai; baina besteren arteko kantitate-mota bat, finean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.

Jakintsu izatea, izan ere, ez baita kantitate kontua, kalitate kontua baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 126. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia ez-kontagarria delarik) ik kopuru 4.

Gari-kantitate gehiago ekoiztera behartzen dute nekazaria.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 24. orr.

Hornigai, bizigai eta garagardo-kantitate handiak aurkitu ziren, bidelapurrek etxola eta aletegi eta haitzulo abandonatuetan ezkutaturikoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.

Aitzurlari batek eta zuk janari kantitate berbera behar baduzue ere, aitzurlariaren gosea ez da zure gosea bezalakoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 259. orr.

Diru-kantitate handia eskuratu.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 88. orr.

Ur eta lur kantitate handiak behar ditu laborantza mota horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Arrainek, ordea, ur kantitate handiak prozesatu behar dituzte biziari eusteko adina oxigeno hartzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Gas kantitate baten bolumena murrizten denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.

Ikusi zen mineral kantitate nabarmen handiagoa dutela kirolariek adin bereko pertsona arruntek baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.

Energia kantitate bera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Argazki txukun bat egiteko, hainbesteko argi kantitate bat behar da, filmaren sentikortasuna (edo lastertasuna) zenbatekoa den.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Hodi horietako odol-emariak bero kantitate handia garraiatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Izan daitekeen erradiazio kantitate txikiena da kuantua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Poliki-poliki, aukera izan zen organismo konplexuek dauzkaten ADN kantitate eskergak maneatzea, zenbait gene atzematea, haiek bakartzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus