Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errara joan eta garagardo bat hartzeko kantinan ordaindu beharra patetiko samarra zen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.
Uste diat dantzatokia beheko solairuan egin beharko genukeela, eta kantina goikoan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 115. orr.
Portuko kantinaren barra gainean hustu zituzten diru pixarrak garabietako beharrera itzuli aurretik. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 19. orr.
Ekonomatoko kantinan hartzen zituzten demi-bier haiekin. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 42. orr.
Norteko geltokiko kantinan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 327. orr.
Estatu Batuetako armadatik kantinak kendu zituzten atso estimagarriak zuzentasun osoz harro senti daitezke nazioaren ahalmen militarra benetan handitu izanaz. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.
Garagardoa eta vodka edatera gonbidatzen zuten elkar, fabrika inguruko kantinetan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.
Joanden igandean, urte guziez bezala, hirugarren adineko bazkaria izan zen herriko kantinan. Herria 2003-01-14
Apairuak, ostalari batek segurtatuko ditu eta herriko kantinan zerbitzatuko dituzte Herria 2004-06-17
Justin Larrebat eskolan kantina edo jantegi berria ezarri dugu. Herria 2002-09-26
Ikastolako langileen aldetik ekipa bera: Christine Duguine kantinako xerbitxu eta jarraikiaren arduraduna, Maddi Larre goizetan haurren errezebitze eta kantinako xerbitxua, Françoise Trécu eguerdiko zaindegi eta garbiketa [...]. Herria 2005-09-22
Herriko eskoletako haurren kantina 0,60 E bazkari bakotx. Herria 2005-04-07
Presuna horrek lau egunez, eguerditik aratsaldeko lauetarat, ama ikastolako haurretaz arduratu behar luke, kantinaz ere bai. Herria 2001-09-06
Erakusketak eskolako kantina berrian: Danielle Loisel margolaria, Claude Thibeau eta Patricyan ekai artistak. Herria 2004-07-22
kantinako xerbitxu (4); kantinako xerbitxua (3)