Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikaslagun batzuekin nengoen; banan-banan kantarazi zigun, ahotsik onenak bereizteko. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 74. orr.
Heriotza laster zetorkiola jakitean, Anaia Eguzkiaren kantika kantarazten die anaiei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 538. orr.
Kantaraz gure haurrak, gogoa kantu xaharrez bete artio. ontsa bururatzeko, antolatzaileek jendea ere kantarazi dute Baigorriko kantua bizirik egon dadin. Herria 2002-08-15
Eri potoloak altxatuz, kontuz, apezek Dohatsu Bihotz Garbiak kantatzen eta kantarazten zuten, telebistako kamera anitzen aitzinean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 67. orr.
Kantaraz etxean, kantaraz herrietan, kantaraz haurrak, kantaraz gazteak... Herria 2003-04-03
Laugarren diska hunentzat, Maddi Oihenart-en bozaz lilluraturik, xiberotarrari kantarazi dizkio 8 kantu eder, gehienak berak musikatuak. Herria 2003-11-20