Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kantaera (orobat kantakera) iz kantzateko era.
Garrantzia handiagoa du une bakoitzean, leku bakoitzean eta eduki jakin bakoitza adierazteko kantaera egokia erabiltzen asmatzeak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 82. orr.
Testu bakoitzari dagokio bere doinua, bertsolari bakoitzari doinu-mota bat, doinu bakoitzari kantaera jakina... Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 118. orr.
Kantua ere bada bertsoa, eta, emozioa sortzerakoan, testua bezain garrantzitsu izan litezke doinua, ahotsa eta kantakera. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.