Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Aitona: nondik heldu da kanpotar hau? Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 116. orr.
-Hori duzu, kanpotarra, erakusteko eskatu didazun jauregia. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.
-Kanpotar hori: nor haugu? -galdetu zion-. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.
Kanpotarra nauzu eta urruneko lurretatik nator. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 33. orr.
Mirabeek oro, kanpotar nahiz etxeko, berdin dagite zerbitzu hori. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 116. orr.
Esango nuke ni naizela kanpotar bakarra leku horren berri inoiz entzun duena. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.
Kanpotiar dirudunei saltzen gure ehiza-lekuak edo baserri xuri pollitak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.
Gure etxaldeak kanpotarren eskuetara joan dira; gure etxeak arrotzen eskuetara. Elizen arteko biblia Nk 5,2
Kanpotar edo ezagunen bat etortzen zaie alabentzako lana eskainiz. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 217. orr.
Aurreko urtean 24.600 kanpotar zeuden EAEn. Berria - Ekonomia 2004-07-28
Crescencio Callejo, Segoviako semea, [...] kanpotar frankoren antzera euskaldun batekin ezkondua. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 94. orr.
Kanpotar batentzat Europan sartzea EEBBtan sartzea baino errazagoa denik ez dut uste, hala ere. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 13. orr.
Ainitz kanpotiar kokatzen da Euskal-Herrian, batzu lanketa jinik eta beste batzu, kostaldean bereziki, erretreta hartzen dutenean, tokiaz aski gustaturik... Herria 2002-12-12
Ez nuen berehalakoan ezagutu kanpotar hura: neu nintzen. Pako Aristi «Note book», 2005 - 56. orr.
Kanpotiarrek gero eta egonaldi laburragoak egiten dituztela. Herria 2002-08-08
Orai edozoin sasoinez badira kanpotiarrak. Herria 2005-03-17
Aurten, badea jaz bezenbat kanpotiar? Herria 2001-07-12
Igaro ziren bada, alai ote beldur ote, patiotik, kanpotar gazteak begira zituztela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 168. orr.
NBEko kanpotar jarduleek. Berria - Mundua 2004-01-28
Kanpotiar jujarietan, horra ONU nazioartekoa, bere erratekoa izanen duena. Herria 2005-04-21
East Side-ko ingelesez hitz egiten, kanpotar kutsuarekin. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 448. orr.
Kanpotar gorputz sotil batzuek arrasto horiek utzi ditzakete gure gorputzetan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 385. orr.
Kanpotiar enpresa dirudun askok hor zituzten beren bulegoak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 209. orr.
Erdaretatik hartutako maileguak eta kanpotar izenak transkribatzeko. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 217. orr.
Norbaitek kanpotar azentua duela esaten denean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.
Artean kanpotar buruzagiekin eztabaidan ari zen Leoni jarraituz. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 120. orr.
Hura ustekabea kanpotar handiki guztiena! Txillardegi «Putzu», 1999 - 188. orr.
Haietako batean jarri ziren bizitzen andre gazte kanpotar biak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 178. orr.
Eskola nazionala lumpen kanpotarren eskola zen, baita baserritar lumpen batzuena ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.
Biktima aukeratu zuten, artzain kanpotar bat, azokara etorria segur aski. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 123. orr.
Orokortasun gradu handia, horra hor testu kanpotar guztien ezaugarri nagusia. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 34. orr.
"Itsasotiko gizon lotsagabe" heleniko kanpotarren matxinada ausartak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.
· Protagonista kanpotar gertatzen da inguruarekiko. Berria - Kultura 2004-12-11
Kanpotar itxurako gizon bat zegoen aitaren alboan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 86. orr.