Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garagardo latari aparra kanporatu zitzaion irekitzean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.
Baiezko bat kanporatu zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.
Gelatik kanporatu baino lehen, ikuskapen zorrotza egin nion neure buruari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.
Zeren irudi bakoitzak, gero deslai ibiltzeko, bera kanporatu den gorputzaren itxura eta forma berdina baitaroa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 235. orr.
Aire hori, arnasaldi bakoitzaren laurden bat inguru, aldaketarik gabe kanporatzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 255. orr.
Nerbioetan baturiko irritsa kanporatu denean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 293. orr.
Zeozer, mutaturik, bere mugetatik kanporatzen bada, horrek lehenago izan zenaren heriotza dakar berbertan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 195. orr.
Ardoak barreneko mintzoa kanporatzen zionean askotan gogoratzen zuen nola lurperatu zituzten zorigaitzeko lau gizon haiek. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 198. orr.
Kea hortzen artean ibili zenuen jolasean, liho fin bihurturik, patxadaz kanporatu aurretik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 127. orr.
Azken izerdi tantak kanporatu genituen horma batetik besterako bidaia amaigabean. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 154. orr.
Ur hori ere lurrundu egiten da, eta beroa gorputzetik kanporatzen laguntzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.
Oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 129. orr.
Galderak barnean dituzue, kanporatu ezinik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 135. orr.
Nire baitako lekurik ezkutuenak ukitzen dizkit, inork aurretik laztandu gabeko tokiak laztantzen, oso barruan gorderik ditudan sentipenak kanporatzen dizkit. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 27. orr.
Ona da sentimenduak hitzez adieraztea, kanporatu ondoren norberak ere argiago ikusten baititu. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 384. orr.
Goizaldeko ordu bi eta erdiak jo gabe kanporatu ninduen, azken bezeroekin batean, zerbitzari begi-ilunak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.
Indultatuak irten orduko Belgikara, Austriara, Danimarka eta Norvegiara kanporatu zituen gobernu espainiarrak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 116. orr.
Ez zituzten, baina, hiritik kanporatu, besterik gabe, ez. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 15. orr.
Harrituta nago Harry ez dutelako eskolatik kanporatu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 50. orr.
Ez dakigu nahita alde egin zuen edo indarrez kanporatu zuten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.
Azken boladan jende asko kanporatzen ari dira. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 294. orr.
Nagusiak begiratu zion kontatzaileari bere begi kanporatu argitsu horiekin. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 44. orr.
Bainan hunat jinez geroz haur bat ukana badu, haur hori frantses ekarria da, Frantzian sortua izanki-eta, kasu hortan ama ez ditake legez kanporatu. Herria 2005-09-29
2003. urtean legez kanporatu zuten Batasuna. Berria - Harian 2005-05-27
Espainiako Auzitegi Gorenak Konstituzioaren arabera jokatu zuen Batasuna legez kanporatzea erabaki zuenean. Berria - Euskal Herria 2004-01-21
Batasuna legez kanporatzeak ez du eragiten SA talde parlamentarioa legez kanporatzea. herria¬
Batasuna legez kanporatzeko 2002an hasitako estrategiaren balantzea egin du ETAk martxoaren 14ko hauteskundeei buruzko azterketan. Berria - Euskal Herria 2004-07-16
Herri plataformak legez kanporatzeko neurria. Berria - Euskal Herria 2004-09-03
ETAren ingurua legez kanporatzeko mezua. Berria - Euskal Herria 2004-04-20
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak HZ legez kanporatzeko PSOEren erabakia kritikatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
HZ legez kanporatzearen kontrako elkarretaratzea. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
· Ezker abertzale legez kanporatuaren inguruko zerrenda izan ote litekeen. Berria - Harian 2005-04-01
agarikano kanporatu (6); agintetik kanporatu (3); arazorik gabe kanporatu (4); argentinara kanporatu (6); argentinara kanporatu zuten (4); batasuna legez kanporatu (9); etorkinak kanporatu (5); etxeetatik kanporatu (3); euren lurretatik kanporatu (3); final laurdenetan kanporatu (3); final zortzirenetan kanporatu (3); finalerdietan kanporatu (3); frantziatik kanporatu (4); gelatik kanporatu (3); indarrez kanporatu (5); kanporatu du finalerdietan (3); kanporatu zuen finalerdietan (4); kopatik kanporatu (7); langile kanporatu (8); legez kanporatu (52); legez kanporatu ondoren (4); legez kanporatu zuen (4); lurretatik kanporatu (3); lyongo olympique kanporatu (3); ministro kanporatu (4); peñ taldea kanporatu (14); taldea kanporatu zuen (6); taldeak kanporatu (3); taldetik kanporatu (4); udalbiltza legez kanporatu (5); uruguaitik argentinara kanporatu (3); venus williams kanporatu (3)
espainiara kanporatua (3); kanporatua izan (30); kanporatua izan zen (6); kanporatua izango (5); kanporatua izatea (3); kanporatua izateko (8); kanporatua izateko arriskua (4); legez kanporatua (10)
abertzale legez kanporatuak (3); bi minutuz kanporatuak (33); faltengatik kanporatuak (10); frantziatik kanporatuak izan (3); kanporatuak izaiteko (3); kanporatuak izanen (4); kanporatuak izanez (3); kanporatuak izateko (4); legez kanporatuak (11); legez kanporatuak izan (3)
abertzale legez kanporatuaren (4)
legez kanporatutako alderdi (7); legez kanporatutako alderdietako (5)
batasuna legez kanporatzeko (7); brasildarra kanporatzeko agindua (3); ehak legez kanporatzeko (5); etorkinak kanporatzeko (6); gobernutik kanporatzeko (3); hondakin solidoak kanporatzeko (3); hz legez kanporatzeko (4); irakasleak kanporatzeko (3); kanporatzeko agindua (10); kanporatzeko arriskuan (3); kanporatzeko asmoa (4); kanporatzeko aukera (4); kanporatzeko bidea (4); kanporatzeko erabakia (5); kanporatzeko eskatu (6); kanporatzeko eskatzen (3); kanporatzeko modua (3); legez kanporatzeko (35); pixa kanporatzeko (3); umeak kanporatzeko (3)
etorkinak kanporatzen (3); kanporatzen utzi (3); legez kanporatzen (7)