Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikazkinen surik ez basoetan, meatzarien kanpamenturik ez harrobi zokoetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Angarako kanpamentuan argiak atzera eta aurrera mugitzen ziren sarritan, hango asaldura biziaren seinale. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 443. orr.
Iritsi zen Don Karlosen kanpamentura; han, gutuna erakutsi, eta pasatzen utzi zioten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.
Plaza nagusia kanpamentu bilakatua zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.
Urdangek, orduko, lana ausarki izanen zuten setiatzaileen kanpamenduetan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.
Lehenbizi judatarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Elizen arteko biblia Zen 10,14
Hiritik kanpoan jarri zuen kanpamentua, hiriaren aurrez aurre. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 94. orr.
Kanpamentua, kalesak eta su izekia errekazulo isilean egon arren, James Stewart eta bere lagunak errekazuloaren gorenean ezkutatuta daude. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 160. orr.
Aurkitu zutena izan zen kanpamendu bat cherokee gaixoena, arrosa mota baten izen berekoak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 159. orr.
Ijitoen kanpamentuan biolina eta danborra beren zorroetara bihurtzen dira. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 177. orr.
Delawaren, beltzentzat ezagutu zuen lekurik gaiztoenean, alde batera utzita Kentuckyko Pulaski County, eta jakina, presoentzako kanpamendua Georgian. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 101. orr.
Beste ehun bat gazte zeudela preso kanpamendu hartan. Berria - Mundua 2006-04-18
Gazte guztiek bezala, eskura nuen udako kanpamenduren batean izena emateko aukera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 123. orr.
Tribu batek kanpamendua altxatu berri du. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.
Begira haien hiriak oihal-etxolazko kanpamenduak ala hiri-gotorrak diren. Elizen arteko biblia Zen 13,19
Inguru hartan zegoen kanpamentu militar batera eraman zituzten biak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 189. orr.
Zaldiari brida laxatu zion kanpamentuko sarrera gurutzatzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.
-Hemen espedizio-burua kanpamentu nagusikoei. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 12. orr.
Japoniar espedizio batek ez ziela jaramonik egin hirugarren kanpamentuan hilzorian zeuden kolonbiar batzuei. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 72. orr.
Beheko kanpamenduan izanen zen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 172. orr.
Handik, gure sei gazteak bakarrik abiatuko dira kaskoari buruz, beren bidean bi edo hiru kanpamendu muntatuz. Herria 2004-09-09
Frantses uniformea soinean, buru makur eraman zituzten kontzentrazio kanpamenduetara. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 9. orr.
Kontzentrationslager edo K.L. bateko lehen gaua iragan zuen, hala nola kontzentrazio kanpamendu edo herio zelai batekoa. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 10. orr.
Argelès-sur-Mer-eko kontzentrazio kanpamenduan ziren atxikiak izan, baldintza gogorretan, miseria gorrienean. Herria 2003-11-06
Alta denek gogoan dute konzentrazio kanpamenduetan ikusi zen izigarrikeria. Herria 2005-02-17
Buchenwalden kanpalekuetan bizi ginen, Zeltlager-ean, kanpamendu-esparruan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 129. orr.
Meatzari kanpamentua al da? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 165. orr.
Urte bi geroago, New Hampshiren, baso-mutil kanpamentu batean hil zen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 184. orr.
Ingushetiako iheslari kanpamentuetan. Berria - Mundua 2006-02-22
Uholdeek, baina, aterperik eta janaririk gabe utzi dituzte 12.000 familia lau errefuxiatu kanpamendutan. Berria - Mundua 2006-02-14
Harresien bestaldean ijito kanpamentu bat zegoen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.
Egun batez sukalde-kanpamentutik lasai asko irteten ikusi nuen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 157. orr.
Konprenitzekoa zen mendi kanpamendu hartatik aldegiteko nahia. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.
Goiz batez, bere dendan sastakatua aurkitu zuten Nizam u'l Mulk bisirra, errege-kanpamenduaren erdi-erdian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.
Joan zen martxoan, trebatze kanpamendu batetik ihes egitea lortu zuten. Berria - Mundua 2006-04-18
kanpamendu nagusia (16); kanpamendu nagusitik (3)
banderapeko kanpamendua (8); kanpamendua abiatu zen (4); kanpamendua ezarriko da (4)
kontzentrazio kanpamenduetan (5)
kontzentrazio kanpamenduko (4)
kanpamendura eraman (3); kanpamendura itzuli (3)