Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Astebete egon nintzen kanpaleku nagusian, hogei oheko oihal-dendan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.
Talibanek, bestalde, ordezkariak bidali dituzte iheslarien kanpalekuetara. Berria - Mundua 2004-10-09
13 milioi desplazatuetatik %36 kanpalekuetan bizi dira, % 15 hiriguneetan eta %49 landa eremuetan sakabanatuta edo leku finkorik gabe. Berria - Harian 2006-04-20
Tindufeko errefuxiatu guneetan ere urteurrena ospatzen ari dira orotara berrehun mila saharar inguru bizi dira kanpalekuetan. Berria - Mundua 2006-02-28
Larrugorrien kanpalekuko kea ikusten dut! Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 73. orr.
Ijitoen kanpalekuen kudeaketa. Berria - Euskal Herria 2004-05-19
Beraren arbasoek ere Jaunaren kanpalekuko sarrera zaintzeko eginkizuna izana zuten. Elizen arteko biblia 1 Kro 9,19
Israeldarren kanpalekutik natorkizu ihesi. Elizen arteko biblia 2 Sm 1,3
Jaunaren itun-kutxa kanpalekuraino heldu zenean. Elizen arteko biblia 1 Sm 4,5
Edurne Pasaban eta Juanito Oiarzabal atzo iluntzean heldu ziren kanpaleku nagusira. herria¬
Hirugarren kanpalekuan Giuliano De Marchi italiarren medikuak lehen azterketa egin zien bi mendizaleei. Berria - Kirola 2004-07-28
Gorpua Cho Oyu mendiko (8.201 metro) Txina aldeko beheko kanpalekuan dago. Berria - Kirola 2004-11-03
Morgulgo Haranetik ekindako bidaiaren bosgarren eguneko iluntzean, azken kanpalekua prestatu zuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 202. orr.
Biek kontzentrazioko kanpalekuak ezagutuko zituzten Dachau eta Büchenwalden, gerla bururatu arte. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 6. orr.
Buchenwalden kanpalekuetan bizi ginen, Zeltlager-ean, kanpamendu-esparruan […], eta lastoz estalitako literetan egiten genuen lo […]; atzeko aldeko txarrantxazko hesia oraindik elektrifikatu gabe zegoen, baina gauez dendatik irteten ausartzen zirenak polizi txakurrek txikituko zituzten. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 129. orr.
Kanpalekuaren buruzagia presoa da, block-arena berdin, buruzagi-orde eta enpleatuak halaber presoak ere kanpalekuko poliza egiten dutenak... Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 79. orr.
Kanpalekuko goardia zenbait ikustera heldu zaizkigu. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.
Kanpalekuan merkatu zenbait baziren, denak isilkakoak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.
Negua zen eta atsegina iduritu noski, tokia, hirugarren solairuko zoko-zokoan paratu baitzuen kanpalekua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 301. orr.
Kanpaleku ertzera heltzean, inor ere ez zegoela ikusi zuten. Elizen arteko biblia 2 Erg 7,5
Kanpaleku-ingurua erabat erre zuen. Elizen arteko biblia Zen 11,1
Büchenwald eta Dachau-ko kontzentrazioko kanpaleku beltzetan. Herria 2003-04-24
Gutxienez 27 palestinar hil ditu Israelek Jabaliako errefuxiatu kanpalekuan. Berria - Mundua 2004-10-01
Khan Juniseko iheslari kanpalekutik atera ziren herenegun soldadu israeldarrak. Berria - Mundua 2004-12-21
Trebatze kanpalekuetara bidali zuten, eta itzuli zenean esan zidan engainatu egin zutela, eta Armadan lau urte igaro beharko zituela. Berria - Harian 2006-03-16
Itsasoaren eta mendi santu ederraren artean jarriko du errege-kanpalekua. Elizen arteko biblia Dn 11,45
Zuen sudurretaraino igoarazi dut hildakoen kiratsa, gudu-kanpalekuetan. Elizen arteko biblia Am 4,10
Matxinoen eremuetatik irteteko eskatu diegu bake kanpalekuetan eta komunitateetako proiektuetan lanean ari diren nazioko eta nazioarteko elkarte zibilei. Berria - Harian 2005-06-22
kanpaleku ertzera heltzean (3); kanpaleku handian (3); kanpaleku handiko (4); kanpaleku nagusian (4); kanpaleku nagusira (5); kanpaleku ttipian (3); kanpaleku ttipiko (4)
azken kanpalekua (3); ezarri zuen kanpalekua (9); ezarri zuten kanpalekua (17; mila lagunentzako kanpalekua (3)
asiriarren kanpalekuan (3); errefuxiatu kanpalekuan (7); kanpalekuan gelditu (4); kanpalekuan sartu (4)
errefuxiatu kanpalekuetan (3); kanpalekuetan bizi (4)
beheko kanpalekura (4); etsaien kanpalekura (3); gilgaleko kanpalekura (4); kanpalekura hurbildu (4); kanpalekura itzuli (8); kanpalekura jaitsi (3); kanpalekura joan (4); laugarren kanpalekura (3)
kanpalekutik aparte (5); kanpalekutik atera (14); kanpalekutik irten (4); kanpalekutik kanpo (3); kanpalekutik kanpora (7); kanpalekutik urruti (5)