Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kanonista iz zuzenbide kanokikoan espezialista den pertsona.
Maila apalagoko aita santu gehienak ere, ez ziren teologoak (Jainko-aztertzaileak), kanonistak baizik (lege-aztertzaileak). Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 283. orr.
Dena dela, badirudi, tarte horretan, Zizeronen politika printzipio zenbait ahantzi zituztela Mendebaldeko teologo, legelari eta kanonista jakintsu anitzek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.
Hona zer dioen Barbosa portuges kanonista aipatuak: [...]. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.