Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kanoniko1 1 izond kanonei dagokiena; kanonen araberakoa. ik kanon 3.

Maitasun istorio kanoniko bat egin nahi izan nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 45. orr.

Edertasun kanonikoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 116. orr.

Ahozkotasunaren teoriak, Notopoulos eta Ongen formulazio kanonikoen arabera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 163. orr.

Axioma kanonikoa, Grazianoren Dekretuan (P II, C. q.) azaltzen dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Lege zibilak botere laikotik eta naturaletik heldu direla, hark sorturik; lege kanonikoak, aldiz, elizaren botere naturaz gainekotik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 132. orr.

Absoluzio kanonikoa emango dion apaizen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 116. orr.

Otoitz egiten zuenean edo ordu kanonikoak esaten zituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 703. orr.

Eskema kanonikoari men egin gabe.     «Kuskue tanden», 2004 - 136. orr.

Literatura kanonikoa eta literatura mediatikoa bereizi zituen atzoko hitzaldian.  Berria - Kultura   2004-09-04

Idazle kanonikoen azpildurak bistan jartzeaz gain, literatur zaleontzat galdera mamitsuak ere egiten ditu.  Berria - Kultura   2004-03-31

Testua bera bertsio kanonikoa deitzen dena baino lau aldiz laburragoa da.  Berria - Kultura   2004-05-12

Irudikapenezko arte kanonikoa, berriz, ezin da existitu konbentzio intelektual batzuei esker ez bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

Banaketa hau etikan kanonikotzat har daiteke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

2 ordu kanoniko liturgia ordua. ik liturgia 4.

Otoitz egiten zuenean edo ordu kanonikoak esaten zituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 703. orr.

Goratu, berebat, Jainkoarentzat eliz otoitzak, beste otoitzak eta ordu kanoniko guztiak errezatzeko aldizka berezi diren garaiak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

Ez baitzuten artean liturgi libururik ordu kanonikoak abestu ahal izateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 758. orr.

3 zuzenbide kanoniko Eliza katolikoaren antolamendua arautzen duen zuzenbidea.

Zuzenbide kanonikoaren arau batean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 100. orr.

Berez, zuzenbide erromatarrak eta zuzenbide kanonikoak, biek onartzen zuten aitatasunaren ikertzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 241. orr.

Erromatarren zuzenbide zibilaren arabera, leku sakratu batetik gauza pribatu bat hartzen duena lapurreta-delituagatik baizik ez da zigortua izango; zuzenbide kanonikoaren arabera, sakrilegio-delituagatik zigortuko dute.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

Kontuan hartu behar da garai haietan zuzenbide kanonikoa ez zela geroago bezain zehatza eta osoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.

· Zuzenbide zibilaren printzipioen arabera araututako gauzak ez direla arautu behar kanoniko deritzan zuzenbidearen arabera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zuzenbide kanonikoa (4)

ordu kanonikoak (3); zuzenbide kanonikoak (3)

zuzenbide kanonikoaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus