Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
[Haren] gorpuzkerak Polikletoren kanonaren proportzioak baitzituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.
Kanon sainduen arauen arabera eta ez bakoitza bere aburu bereziari jarraikiz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 166. orr.
Lehen mailako azterketa-eredua osatzen dute erretorika klasikoaren bost kanon hauek. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.
Kanon horiek egitura bat osatzen dute, zeinari esker hizlariek eta erretorikaren teorikoek sistema erretoriko osoaren osagarriak [...] azter ditzaketen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 179. orr.
Galdekizun hauetan arrazoimenaren erabileraren kanon batek ahalgarria izan behar du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 271. orr.
Mundu begetalaren kanon estetikoetarik gero eta hurbilago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.
Sorketa imitatio hutsa baitzen, hots, greziarrek aurrez ezarritako eredu, kanon eta argudioak aintzat hartuta egin behar zen literatura izeneko lana. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 149. orr.
Maitemindu-arketipoaren portaera-kanonari estu lotzen nintzaiola. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 127. orr.
Errealismo sozialista bera ere, errealismo guztietan teorizazio esplizituena izan duena, hain zuzen, kanon jakin batzuen mende zegoen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.
Batek ere ez zion Kati inoiz dantza egiteko eskatu, itxura harekin ez omen zituen kanonak betetzen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 101. orr.
Liburu apokrifoetan, Eliz Amak ofizialtasun kanonekoa eman ez zien haietako batean -Santiagoren Protoebanjelioan, hain zuzen ere-. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 294. orr.
Puntu honetan esanguratsua da Filemoni Gutuna kanon sakratuan sartzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.
Ekialdeko Kristau Eliza Ortodoxo eta Mendebaldeko Kristau Eliza Katolikoaren kanonak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
Liburuaren azalean den emazte-firmak berak salatzen du ez dela kanon unibertsalaren eremukoa... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 159. orr.
Kanona testugileek eta kritikoek zehazten dute. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 61. orr.
Behar duzuen lehenbiziko gauza, hasteko, kanon literario bat da. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 10. orr.
Funtsezko itauna hau da: nola eraikitzen dira kanon epistemologikoak finkatzen dituzten testuinguruak, eskema kontzeptualak? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.
Konfuziar kanoneko literatura klasikoaren estiloa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.
· Bost euskal idazle [...] aurkezten zitzaizkigun, gaur egungo euskal literaturaren lehen mailako idazletzat eta kanon gisa jo direnak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 9. orr.
Kanon irakasleen iritzi arruntari jarraikiz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 166. orr.
Kanon-eskubideak dio, De poenitentia atalean, Judasek bekatu handiagoa egin zuela bere burua hiltzen, Jesukristo Gure Jauna saltzen baino. ik kanoniko1 3. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Ez da liburu itxia, ez eta literatura kanon baterako proposamena ere. Horretarako behar genuen lehen gauza literatur kanon bat edukitzea zela. kulturaren globalizazioa eta literatur kanonaren sorkuntza. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 11. orr.
Bertso bakoitzean ikusi eta aztertu behar dugu beraz nolako bereizgarriak dituen bost erretorika-kanon horietako bakoitzak bat-bateko bertsolaritzan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.
Gure Eliza ama santaren kontzilioez, kanonez eta konztituzioez ere baliatzen dira. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 205. orr.
Trentoko kontzilioaren 6. sesioko 1. kapituluan eta 1. 2. kanonetan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 60. orr.
Trentoko kontzilioak 13. sesioko 3. kapituluan erabaki duela 3. kanonean heretikotzat edukitzea nork ere ukatzen baitu Jesu Kristoren gorputz osoa badagoela itxura bakoitzaren baitan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.
Ez dituzte ere begiratu kanonen arau sainduak agintzen dutenak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.
Jaiera ikusgarria izan zuen [santa Luziak], asko zabaldu zen bere izena, Elizaren mezako kanonean ere sartu zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.
Ulertzen zuen nola zeuden elkartuak musikaren zatiak, bariazio bat beste baten alderantzia zela, hainbat ahots, doinu bati jarraitu ondoren, kanon edo fuga batean elkar zitezkeela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.
Internauten Elkarteak CD eta DVD garbien gaineko kanona igo izana leporatu dio SGAEri. Berria - Gaiak 2004-03-24
ACBn jokatu ahal izateko kanona eurek ordaindu ziguten. Berria - Kirola 2006-01-21
Kanonaren ordezko zerga sortu beharko genuke. Berria - Gaiak 2004-04-30
Kanon bat ezartzeak doako maileguarekin amaituko du. Berria - Kultura 2004-04-23
Usurbil eta Lasarte kanon horretatik at geratuko lirateke, errauste plantatik gertu egoteagatik. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Kanon bat eta bakarra izango da [Uraren Legean]. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 154. orr.
Iruditzen zait musikariei laguntzeko kanona dagoenetik ez dagoela kopiak egitea galarazteko aitzakiarik. Berria - Gaiak 2004-04-30
Autobidea erabiltzeagatik ordaindu beharreko kanonaren helburua. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
kanon literario (5); kanon literario bat (4)
arrazoimen hutsaren kanonaren (3); euskal literaturaren kanonaren (3)