Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, lehen kankarro ginebra eskatu nion Antonio ezkibelari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.
Kankarro bat bete ginebra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.
Whiskya eskatu nion, baita bertze kankarro bat ere, niretako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.
Betiko zalantza, garagardoan egon edo kankarrora errenditu. Arratsaldeko laurak ziren, goizegi kankarroak eskatzen hasteko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.
Agudoxko edanak noski, kankarroak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.
Giroa ez duk apartekoa, eta edariari ere adi egon behar, pozoi makur zerbitzatua emanen ez badiate -neure kankarroa dantzatu nuen, hitzen lagun-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Hermann eta Zezenko deitzen genion mutil kankarro bat izaten ziren beti irabazle. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 20. orr.
Ez dago zalantzarik: zelako diferentzia, antzinako gris ipurdi-handi motel haien eta zipaio kankarro hauen artean! Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.