Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berak eman beharko lituzke muturrekoak eta kankarrekoak. Leihoaren kontra kankarreko bat hartuta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 228. orr.
Mostradorean utzi behar izan du kankarroa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.
Bat-batean, erabat esnatu zen, kankarreko bat eman baliote bezala. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 87. orr.
Ni oharkabean harrapatuta, ponparekin kankarreko bat eman zidan buruan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.
Tximista bezala bota baitzuen bere burua kasernako paretaren kontra kankarrekoa jotzeko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.
Kankarreko bat sentitu nuen garondoan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.
Gero, bere ukabil harrigarria altxatu eta kankarreko bat eman zion onddoari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 104. orr.
Kankarreko bat ginebra, nik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 226. orr.
Kontuak kontu, tripa hutsik eta azkar demonio ekin nien neure kankarrekoei, halako suertez non, ordu bete geroago, laugarrena edan orduko, tristezia mugagabe batek baizik ez baininduen lotzen errealitateari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.