Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon bat hil eta jan egin zuen 44 urteko Armin Meiwes «Rotenburgoko kanibalaren» aurkako epaiketa hasi zen atzo Frankfurt hirian. Berria - Gaiak 2006-01-13
Zortzi urteko zigorra ezarri diote Meiwes kanibalari, homizidioa egotzita. Berria - Mundua 2004-01-31
Aurrena krokodiloak, orain kanibalak... Besterik ez al duk, Adrian? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.
Amaren sabeletik artzainaren olako aixolberako bidean, euskaldunak zinezko kanibalak ginela errepikatzen nuen: zer genuen guhauren ninien horrela ahoa beteka klikatzeko? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 41. orr.
Kanibalez betetako uharte huts batera. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.
· Horra zer ondorio zituen askatasun pixka bat emateak jende horri, izan ere arreta eta gidaritza osoa behar zuten ez erortzeko kanibal bizitzan, horren zale ziren eta. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 209. orr.
Gure mamu zaharren aurrean jartzen gaituen lana da hau, gurasoen aberastasunen gutizia betean ari diren haur kanibal goseti aseezin bilakatzen gaituena. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 19. orr.
Drucoc jaun kanibalak mugurdi purez betetako oiloak ditu afaltzeko. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.
Aho-aroan finkatua nago, aho-aro kanibal batean noski, ahoratze-modu guzti-guztiak atsegin baititut. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 23. orr.
Fronte Kanibala milizia armatuko buruzagi zenaren anaia. Berria - Mundua 2004-02-17