Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Limoi-ura kanelarekin hartzeko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.
Azukre hautsa kanelarekin nahasia. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.
Hiru kilo kanela eta beste hiru kilo kanabera usaintsu. Elizen arteko biblia Ir 30,23
Kanela eta baltsamo usaintsuak bezala. Elizen arteko biblia Si 24,15
Kanela zure sudurra probokatzeko. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 13. orr.
Ardoa kanelarekin berotu eta ardo epela azukrez gozatu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 21. orr.
Bozkario hark kanelaren gozoa zuen eta ez zuen absintio belarraren minik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 603. orr.
Kanela usaina zegoen kalean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 33. orr.
Kanela-hautsak bertan goxo geratzeko gonbidapena dakar, haizeak hauts horiek barreiatzeko aukera, eta hauts horiek sudur-mintzetan barrena sartzeko arriskua. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 33. orr.
Kanela adar bat oparitu zidan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.
Hauetako lehenari Usoa jarri zion izena, bigarrenari Kanela Lorea eta hirugarrenari Lurrinontzi. Elizen arteko biblia Jb 42,14
Ezkerretara, azukre fabrikaren tximinia mardulak barreiatzen zuen kanela zaporea. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 104. orr.
· Soineko kanela koloreko bat jantzita. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.
Larru marraduna zuen, zuri-kanela, aitak hil artean erabili zuen pijama nazkagarri hura bezalakoa. Berria - Kultura 2004-08-20
Izotz puskak azal kanelaren gainetik pasatzen... «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.
Arabiarrek kardamomoa, iltze- kanela eta beste zenbait espezia erabiltzen omen dituzte kafeari zapore berezia emateko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.
Kanela, iltze-kanela, usainki, mirra eta intsentsu. Elizen arteko biblia Ap 18,13
Baita kanelabegi balitz be. «Kuskue tanden», 2004 - 122. orr.
kanela adar (3); kanela adarraren (4); kanela usaina (4)