Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txori bat neukan, kanarioa, eta lantzean behin letxuga bat sartzen nion kaiolara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.
Senar-emazteak dira, eta elkarrekin kanarioak hazten dituzte, saltzeko. Berria - Harian 2005-10-22
Kanario bat hasi zen kantari, sabaitik eskegitako bere kaiolan, sekulako hotsak atereaz. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.
Kanarioak txio egiten zuen bere kaiolan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 181. orr.
Bakartasunak, freskotasunak, kanarioaren kantuak, begiak itxi eta pixka batez lo eginarazi zioten Andresi. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.
Askotariko kanarioak, kantariak eta txistukariak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.
Aktoresa bat kanarioek bezala kantatzen zuena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 104. orr.
Hufflepuffekoak, hori kanarioz jantzita, multzo estu batean zeuden elkartuta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.
Kanario-koloreko zirko-karpa ematen zuen zerbait hasi zen trikotatzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 64. orr.
Dyna Panhard batean ibiltzen ginen: zapo mutur-biribil luze bat, hori kanario-kolorea. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 17. orr.