Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Running Wild kanta ere aditzen zen, lausoki, gramofonoaren orratz kamutsaren azpian karrankari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 536. orr.
Aizkora kamutsarekin, zorrozten ez baduzu, lan handiagoa egin beharko. Elizen arteko biblia Koh 10,10
Labana sartu zian bularrean, baina kamutsegia zuan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.
Behin belarrian sartu zuen orratz luzearen punta kamutsa. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 94. orr.
Punta kamutseko txapin takoi altuetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.
Badakizu, Beñat, ofiziale onak ez duela lanabes kamutsik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 209. orr.
Holakoxe arrazoi biribilak botatzen dituzte dena dakiten gizajoek, eta biribila kamutsa da beti, sarkortasun gutxikoa eta zorroztasunik batere gabea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.
Cabañas kaporal mengelaren begitarte kamutsa, kopeta zimurrez betea. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 109. orr.
Xehearen usteak kamutsak eta ezjakinak direla, alegia, herri xehea bera bezala. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.
Adimen kamutsekook baino argiago ikusten duzula dena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 515. orr.
Hau bururik kamutsenak ere uler dezake honakotik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 357. orr.
Zein motzak eta kamutsak ziren ondoan suertatu zitzaizkidan lagunak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 69. orr.
Positibista motza eta kamutsa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 116. orr.
Bilbo, Paris edo Londres bezalako hirien detraktore kamutsek. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 204. orr.
1979ko Estatutua diktadura luze baten ondorengo garaiaren fruitu kamuts bat izan zen. Berria - Euskal Herria 2004-10-16
"Sabel huts, zakil kamuts" esan omen zuen norbaitek. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.
Eskolapio tolosarra bera, erdalduna, borondate onekoa baina zokormazoa baino kamutsagoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 73. orr.
Harresiak alde hauetatik segitzen zuen, angelu kamutsa eginez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 96. orr.
Konturatu nintzen zorrotzak zirela orain burdinazko angeluetako bi, eta, hortaz, kamutsak beste biak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 115. orr.
Baina ziega hain zen txikia, ezen bazirudien zokoak ez zirela angelu-zorrotzak, angelu-kamutsak baizik, eta erdira bultzatzen zutela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.
Begirunerik gabeko buru-kamuts haiek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 228. orr.
Ondoren, adinaren zartako bortitzek gorputza zigortu eta lohadarrak indar-kamuts jausitakoan Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.
Olaizola I.a kamuts aritu zen, asko joz baina tantoa ezin bukatuz. Berria - Kirola 2004-08-07
Erasoan, ordea, kamuts jarraitzen du Realak. Berria - Kirola 2004-03-11
Titin, ordea, beste batzuetan baino kamutsago agertu zen. Berria - Kirola 2004-07-13
Noski, lege bidezkoa den horrek, lege gehienak bezala, izango dituela bere kamutsak ere. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 180. orr.
'Bizarxafla erabili didazu, Andoni!' esaten zidan aitak, bere bizar labanaren kamutsaz ohartuta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.
erasoan kamuts (5); kamuts aritu (7); kamuts aritu zen (4)