Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Armadura denen aurrean kendu eta lantza kamustu du harri baten kontra jota. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 37. orr.
Geure eskuetan dago justiziaren ezpata, baina kamustu egin behar diogu ahoa, zorroztu beharrean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Baina zezenak adarrak kamustuak zituen ordurako. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 176. orr.
Urrunean hiri bateko dorre karratuak hautematen ditugunean, maiz gertatzen da biribil ikusten ditugula, urrunetik angelua kamustu egiten baita. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 253. orr.
Kamustu egiten dira lehen oinazeen ertz biziak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.
Hots hauxe ere, ostera, etxe baten hormak zeharkatzean, kamustu egiten da eta nahasian belarirratzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 267. orr.
Ez gosea kamusteko adina. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.
Sena kamustua eta sumatzeko ahalmena ere erkindua zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.
Inportanteena maitatzeko dugun ahalmena kamusten ez uztea da. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 149. orr.
Asmamen-txinpart oro oztopatzeko, moteltzeko eta kamusteko duten gaitasuna. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.
Barre egin zuen, hatzak miazkatuz, baina poza kamustu zitzaion apur bat, gozoagoa izango zela uste baitzuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.
Euskal Herrian hainbat kontzeptu kamustuta geratu zaizkigu. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
Kamusten ari ote zen nire oldarkortasun sano hura? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.
Bakarka, aldiz, zorrozkeriak kamusten laguntzen zion alkoholak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.
Hitzek dezaketena, hitzen zorrotza, kamusten baita ideien zapalak, erraztasun eta segurantzia arinak azpian harrapatzen dituelarik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.
Burdinaren aho kamustua zorrozten ez bada, ahalegin handiagoa egin beharko da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.
Agure zahar kamustuak edo berdin gazte txoro argituegiak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
Nobela horren atzean adimen kamustu bat ezkutatzen dela. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.
Agerraldi hau ez duk hire asmo ia kamustu hori zorrozteko baino. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 152. orr.