Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kamisoi iz ohe atorra.
Neskatoa etzanda zegoen, belaunak kokotseraino tolestaturik, eta kamisoia, gorputzari atxekia, oin azpitik sartuta zeukan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.
Kulero garbiak jantzi zizkidan, kamisoia gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 192. orr.
Arianeren titiak kamisoi mehean zehar bete beterik nabaritzen ziren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 253. orr.
Bakarrik nengoen gelan, ospitaleko kamisoi bat soinean. Kamisoian dudan odola, senarraren odola baino ez da. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 6. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
kamisoi zuri (4)
kamisoia jantzi (3); kamisoia jantzita (6)