Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aginetan bada zati bat, trenbidea kaminoaren ondo-ondoan, paraleloki joaten dena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.
Kaminoan motor hotsa entzun orduko, harantz abiatzen da ziztu bizian. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 179. orr.
Asfaltorik gabeko kaminoa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 193. orr.
Euri asko bota du, eta kaminoak ere lupeztuta daude. Pako Aristi «Note book», 2005 - 15. orr.
Itsasertzeko kaminoa utzi eta mendialdera hartzerakoan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.
Argiak piztera noa, mendiko kaminoetan galduko balitz ere, Luisak nire tabernaren abaroa aurki dezan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 134. orr.
Kamino ondoan taberna bat dago. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.
Kamino-bazter eta zangetan tiroz hildakoen historia. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 21. orr.
Hogei lagun Ondarretako kartzelatik atera eta kamino bazter batean garbitzeko. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 62. orr.