Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kamelia handiaren hosto lodiek eta lore sorta oparoek sortzen zuten geruza trinkoak ez zuen uzten udaberriko eguzkia igarotzen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 65. orr.
Bazirudien arratseko argia igeri zebilela kameliaren adaburuan. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 65. orr.
Tenplu hartako kameliak laurehun urte omen ditu eta bost koloreko loreak loratzen dira zuhaitz handian han-hemenka. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.
Kamelia handian zegoen lore multzoa ez omen zen hain ederra eguzki betean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.
Kamelia mota bat (Camelia sasanqua). Kyôtoko Tsubaki tenplua lorez betetzen zuen kamelia-arbola petalo-galtzailea. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 63. orr.
Kamelia lorea delikatua da oso, ez hotza eta ez eguzkiaren galda jasan ezin dituena. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.
Kamelia loreek sortutako lilurapena. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.
Arrosaren ondoan, munduko loreetan ederrenetakoa duzu kamelia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.
Hark beti esaten zidan orkideak eta kameliak ez zirela nire duineko loreak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 255. orr.
Kameliaren kastakoa zara, ederra baina usainik gabekoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 142. orr.
Kamelia eder zuri bat, herdoil orbanik gabea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.
Cadinek bi loreri bakarrik zien begirune handia: amiñi lore zuriari eta kameliari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.
Eta kamelia gorriak, multzo handitan, hosto artetik geroaren iragarle ausart. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.
Eta bular aldean josita daukan izar horiak ere kamelia horiaren antza du. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 19. orr.
kamelia arbola (5); kamelia petalo galtzailea (3)