Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kamamila 1 iz konposatuen familiako basalandare usainduna, zurtoinak gehienetan etzanak, eta loreak erdigune biribil hori batez eta hosto zuriz osatuak dituena (Matricaria chamomilla edo Chamomilla recutita).

Belar berdeko alfonbra zoragarri batek, larruzko beroki bat bezain ugaria, milioi bat margarita edo kamamila lorek apaindua, betetzen ditu puskailak azken zokoetaraino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.

Apangotik indioak jaitsi dira euren kamamila-errosario, euren erromero, euren ezkai sortekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 117. orr.

Aldazek mapa zabaldu zuen goroldio ihartuaren gainean, eta lagunak makurtu zirenean kamamila besterik bereizi ahal izan ez zuten basabelarren lurrun sarkorrak jo zituen hirurak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 111. orr.

2 kamamila-loreekin egiten den egoskin sendagarria.

Kamamila edaten ari dela, lekuaren biluztasunari erreparatzen dio.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 171. orr.

Kamarerak kamamila ekartzen dit, kikara ukitzen dut, oso bero dago.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Laranjazko freskagarria Leirerentzat eta kamamila beroa Amaiarentzat.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 35. orr.

Kamamila berdea jarri diote kikara gorri batean gizonari.  Berria - Kultura   2004-10-23

-Beharbada kafea barik kamamila hartu behar zenuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 105. orr.

Mutiko urduria nintzelako aitzakiarekin kamamila ematen zidaten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 81. orr.

Niri gauez kamamila ematen zidan lo harrarazteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.

Kamamila prestatzea nahi al duzu? -Maritxuren ahotsa baltsamoa duk hire barren zaurituan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kamamila hartu (3); kamamila kutsu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus